Kaixo Batxilergoko

 1. kurtsoko

ikasleok: 

   Saio honetan, I Mundu Gerra amaitu eta gero   gaur egunean eta garai hartatik munduko herrialde batzuek  duten  ohitura bat landuko dugu.

   Jende askok mitxoleta bat eramaten du arropako papar-hegalean, hau bezalako bat:

  

 Gehiago ulertzeko YouTube bideo hau ikusiko dugu:

 .


 

«In the Flanders Fields» i

buruzko

                    hausnarketa                                       

 sakatu aurrekoaren gainean jakiteko zer egin behar dugun

   Kaixo  ikasleok:  

   ikasgai honekin hasiko gara historiari buruzko web orri interesgarri batzuk ezagutzen.

    Hasteko lehen helbidea  hauxe da:

 http://geacron.com/home-es/?lang=es.

   Helbide hau oso lagungarria da ezagutzeko garai hartako herrialdeen hedadura urteetan zehar. Sakatu Errusiako Inperioko  dantzari honen  gainean jakiteko  zer egin behar duzuen.

   Kaixo raskayuss!!!

   Kurtso amaieran gaude eta azken txanpa honetan liburu bat irakurriko dugu Espainiako Gerra Zibila hobeto ezagutzeko. Zeuen gustokoa izango delakoan prestatu dut  sites hau:

            

                  sakatu argazki gainean eta aukera duzue sartzeko.

   Hemen duzuen Mundu komunistaren ikasgaiari dagokion denbora lerroa:

http://www.dipity.com/mmrtnez15/Mundu-komunista

   Batxilergoko 1 Bko ikasleak    abenduaren amaieran Zugaztietara joan ginen. Funikularrez igo eta gero monitore batzuek azaldu zizkiguten Zugaztietako  historia , daukan lotura Bizkaiako Industria Iraultzarekin, langileriaren sorrera, burgeseria, Burtsa, langileen lan baldintzak e.a, e.a.

   Askotan historia ez da  bakarrik liburuetan ikasten, hemen gure Santurtzi ondoan dauzkagun ondare interesgarri batzuk.

Dena dela seguraski batzuek gehien gogoratzen duzuena  han pasatu genuen hotza da …eta cola-cao bero-beroa.

   Dakizuenez aurreko abenduaren 22an Saharako konfliktuari buruzko  hitzaldi bat egon zen Institutuan. Horretarako hango  bi  hizlari  etorri zitzaizkigun eta pelikula bat ikusi eta gero gure galderak erantzun zizkiguten. Hemen jartzen dizuet hobeto uler dezazuen konfliktoraren bideoa.

Ebaluaketa honetan hasiko gara beste lan batekin.

Orain bibliografiak zer diren ikasiko dugu. Horretarako klasean Gandhiren pertsonai historikoa landu eta gero lan txiki bat egingo dugu bere bizitzaz eta bere garrantzia historian.

Gandhiren biografia ezagutu eta gero talde bakoitzak  pertsonai historiko  baten biografia landuko du  . Erabiliko dugun formatakoa Power Pointa da, horrela pertsonai hori ezagutzeaz gain gure informatikarako baliabideak hobetuko ditugu. Biografiak

Ongi etorri Historia gustatzen zaizuenoi eta batez ere nire Batxilergo eta DBKko 4. ikasleei.

   Blog honen helburua  da zuengandik  ahalik eta hurbilen egotea  materialak, berriak, lanak, klasean lantzen ditugun ekintzak eta abar eskuratzen.

Hasiera batean eta data hauek direla eta hor bidaltzen dizuet Gabonak eta Urte Berria  zoriontzeko  sarrera txiki bat.  Elur panpinaren irudi gainean sakatuz gero ikusiko duzue. Zeuen gustokoa izatea espero dut.

Welcome to WordPress.com. This is your first post. Edit or delete it and start blogging!